XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esatez guizon guztijen maitetasuna da, baña izatez euron jarraitzalle eztiran guztijen gorrotua; deituten deutsela arrotza euretarra eztanari, batez be cristotar zintzua ta azarrija danari; izatez orren anai-alcartasuna da euretarrai laguntasuna, aberrijaren arerijua izanarren, eta guda erritarrai be, euretarrac ezpadira.

Diabrua da Jesucristoren arerijo danen aita, guztijac darraicuelaco diabruzco esacune guzurtijai; baña, orrezaz ostian, orain masoi eta espiritista ascoc dauquie Jaincotzat diabrua Satanas eta Luzifer-en izenacaz (V. Cic. Catt. ser. IX, vol. v. pag. 717).

III. Irugarren izena da Bardintasuna.

- Izen onec be, badaucaz bere alderdi bijac: bardiñac gara anaitasunian; baña ez ganeraco beste gueyenetan; ezcara bardiñac urte, indar, buru-argui, ondasun, onbide, sariguei, almen eta ganeraco gauzetan.

Gure escubidiac bardiñac izango dira, bardiñac garian azcun edo susterraitic sortuten badira; baña ez beste ganeracuetan.

Ezcara bardiñac aguinbideraco, aberastasuneraco, iracasteco, berarizco lagui eta izenetaraco escubidietan; bada orretarico escubide bacochac bere susterraya gueure bardiñeztasunian dauca.

Erraz aituco dozu alanche izan bear dabela: bada urlija da aita edo abadia; zendija lur-bazter edo bacaulqui baten jaubeguei; berendija autetsi dabe zereguin ataraco, edo onec irabazi dau saribat, eta era onetan beste guei ascotan bardiñezac gara, batari bai ta bestiari echagocazalaco.

Dedar-eguiten dabe: Bardiñac gara, guizonac gara danoc-eta.

¡Dedar zorua!.

Ori da berezi edo mintegui baten sartutian, iñoc baliño lez: Zugatz guztijoc bardinac dira, danoc zugatzac dira-ta.